ZERBITZUAK
Ingurumen-aholkularitza arloan askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu, ingurumenaren gaineko eraginean, bioaniztasunean eta baliabide hidrologikoen kudeaketan arreta berezia jarriz
Esperientzia handia dugu faunaren laginketak eta inbentarioak egiten, arriskuan dauden espezieak kudeatzeko planak idazten, eta telemetria (irrati-jarraipena eta hautemate pasiboko sistemak) eta argazki-tranpa tekniken bidez jarraipenak egiten. Habitatei eta landarediari buruzko ikerlanak egiten ditugu: kartografia, Batasunaren intereseko espezie eta habitaten kontserbazio-egoeraren ebaluazioa.
Ibai-eremuen alorrean adituak gara eta denbora luzea daramagu azaleko uren jarraipenarekin eta kudeaketarekin lotutako proiektuak garatzen: kalitate fisiko-kimikoa eta biologikoa, ibaien konektibitatea eta hidromorfologia, ibai-habitatak eta 2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentarauaren arabera bete beharreko plangintza hidrologikoa.
Ingurumen-ebaluazioaren hainbat prozedurari buruzko aholkularitza teknikoa eta ikerlanak egiten ditugu, bai administrazioentzako eta bai partikularrentzako ere. Hauek planen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren (plangintza hidraulikoa, hirigintza-planak, lurralde- eta sektore-planak, eremu babestuen plan bereziak, etab.) eta proiektuen eraginaren ebaluazioaren esparruan garatzen dira (azpiegitura linealak, uholdeen aurkako babesa, erauzketa-jarduerak, hondakinen kudeaketa, etab.).
ISO-17025 ziurtagiria duen laborategia, ur-ibilguetako makroornogabeen laginak hartzeko eta analisi biologikoak egiteko eta azaleko ur kontinentalen in situ analisi fisiko-kimikoak egiteko.
Lurralde-antolamendua eta udalen hirigintza-plangintza bideratzeko azterlanak egiten ditugu: ingurune fisikoaren ikerlanak, lurzoru urbanizaezinaren antolamendua eta zonifikazioa, lurralde- eta sektore-planen azterketa eta idazketa, naturagune babestuen garapena eta kudeaketa eta natura-intereseko eremuak antolatzeko plan bereziak (ibaiak, hiriko eta hiri-inguruko parkeak, etab.).
Hainbat proiektu motarako neurriko kartografia egiten dugu, eta honek baliabideen kudeaketarako edota ingurumen-arazoen azterketarako euskarri gisa balio du. Kartografia zerbitzuen artean baditugu: eskala ezberdinetako gaikako mapak, azterketa espazialean eta aldagai anitzeko azterketetan oinarritutako ikerlanak, datu-baseen eguneraketa, fotointerpretazioa, 3D simulazioa eta modelizazioa edo jasotze topografikoak.
Burutzen ari diren proiektuen Lanen Zuzendaritzari ingurumen-laguntza ematen diogu.
Gure proiektuen planteamenduan Ingeniaritza Biologikoko Teknikak erabilitzen adituak gara. Teknika horiek eremuak leheneratzeko (azpiegitura-lanak, harrobiak, zabortegiak) eta leku narriatuak ingurumenaren aldetik hobetzeko erabiltzen ditugu (ibaiak, baso-masak). Era berean, paisajismo eta lorezaintza proiektuak ere idazten ditugu (ibai-parkeak, urbanizazioak).
Soinuaren eraginaren azterketak, zona-planak, zarata-mapak eta zarataren monitorizazio jarraikiak egiten ditugu. Hirigintza-garapenean eta azpiegitura berrietan adituak gara, eta azterlan horiek neurri zuzentzaileen azterketa eta diseinua ere barne hartzen dituzte.
BEZEROAK
EKOLUR Asesoría Ambiental – Ingurumen Aholkularitza, SLL
Astigarraga Bidea 2, Pisua 4ª Esk (Bulegoa 8)
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
943 261208 – ekolur@ekolur.com