Zerbitzuak

SIG eta Kartografia

EKOLUR SLL enpresak CADen funtzionaltasunekin txertatzen ditu SIG teknologiak bere zerbitzuak azterlan eta proiektu ugarietan aplikatzeko.
 
Gure enpresak proiektu bakoitzaren neurrirako kartografia digitala egiten du, baliabideen kudeaketarako edo ingurumen arazoen azterketarako lagungarri gisa. Izan ere, habitaten eta intereseko eremuen mugarriztatzean, paisaian edo hirigintza planen garapenaren moduko alorretan teknologia berriek garrantzi berezia baitute. Lurralde planek, hirigintza agiriek, ingurumen inpaktuaren ebaluazio azterketek, eremu babestuen kudeatzeko planek…, horiek guztiek euskarri sendoa dute horrelako tresnetan, informazioa sintetizatu eta erabakiak arinago eta hobeto hartze aldera.

EKOLUR SLL-k burutzen dituen zerbitzuen artean honako hauek aipa daitezke: kartografia tematikoa (landaredi mapak, maldak, ikusgaitasuna, ibai arroak…), raster informazioa eta informazio bektorialaren analisia, kartografia baseen eguneratzea, hegazkinez hartutako argazkien interpretazioa, 3D modelizazioa eta simulazioa, hegaldi birtualak eta informazio kartografikoaz baliatzen diren Web ikustatzaileen garapena eta eguneratzea.
Itzuli