Gure enpresaren beste lan esparru nagusietako bat ingurumen inpaktuaren inguruko aholkularitza teknikoa da. Ekolur SLL aditua da planen eta proiektuen ingurumen inpaktuaren ebaluazioan eta esperientzia zabala du honako alor hauetan:
Aholkularitza zerbitzua sektore pribatuari zein publikoari eskaintzen zaio eta honako lanak biltzen ditu: hautabideen ingurumen aukeraketa eta analisia, ingurumen inpaktuari buruzko azterketak, ingurumen inpaktuari buruzko azterketen txosten teknikoen idazketa, jarraipen- eta ingurugiroa zaintzeko programen diseinua eta neurri prebentibo, babesgarri eta zuzentzaileen egikaritza, Lanen Zuzendaritzari bideratutako ingurugiroaren arloko aholkularitza, etab.