Proiektuak

EAEko zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) larben jarraipenerako sarea

Eusko Jaurlaritza
Larba

Dreissena polimorpha larbak

  • Desinfekzioa

    Desinfekzio sistema

  • Distribuzioa

    2015an larben distribuzioa EAEn

  • Helduak

    Ale Helduak Undurragan

  • Laginketa

    Laginak hartzen sarearekin

  • Laginketa bonbarekin

    Laginketa bonbarekin

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Laginketa ur bonbarekin

Zebra muskuilua (Dreissena polymorpha) ur kontinentaletan agertzen den espezie inbaditzailea da. Itsaso Beltzeko eta Kaspiar Itsasoan sortua, Europan zehar zabaldu da XIX y XX mendeetan zehar. Espainian 2001 aurkitu zen Ebro ibaiaren behealdean. Hortik aurrera bere hedadura gunea zabaltzen jarraitu du, eta ondorioz populazioak aurkitu dira ondorengo ibaietan: Ebro, Jucar, Segura, Guadalquivir eta Ibaizabal.


2015 urtean aztertutako 77 estazioetatik 11tan larben presentzia detektatu da, horietatik 4 urtegiak zirelarik eta 7 ibai‐ibilguak. Ullibarri‐Ganboako urtegian, Undurragakoan eta Arratia ibaian Undurraga presatik gertu espeziearen
hedapena baieztatu da 2015 urtean. Ez dira urtegi berrietan detektatu, eta aurreko urteetan Gorostizan eta Lekubason detektatutakoak ez dira 2015 urtean baieztatu.


2015 urtean nabarmentzekoa izurritutako eremuetatik uretan beherako ibai‐tarteetan zebra muskuiluaren larben presentzia izan da, Santa Engrazia eta Zadorra ibaiak (Urrunaga eta Ullibarri‐ Ganboa urtegietatik behera, hurrenez hurren) eta Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak (Mendikosolotik datorren errekaren bokaletik behera eta arroaren amaieran, marearteko eremuan, hurrenez hurren).
Ega ibaiko arroaren eremu batean, Santikurutze Kanpezu zeazki, ere detektatu da, oraingoz uztaileko kanpainan soilik detektatu delarik.


Larben dentsitateak aldatu egiten diren arren urteko garaiaren arabera, zebra muskuilua hedapen egoera argian aurkitzen da eta bere kolonizazioa zabaldu egiten da, gehien bat, garatuta dauden populazioak dituzten urteegietatik, eta kasu guztietan, espezie akuatiko edo ur‐ingurunearekin lotutako espezieen (gizakia barne) mugimenduen ibai‐korridore naturalak jarraituz. Espeziearen presentzia, Lekubaso urtegiaren kasuan baieztatu egin dena, eta larba fasean soilik detektatu dena Gorostiza urtegian, badirudi ez duela aurrera egin 2015 urtean, ez baitira berriro detektatu. Undabe ibaian ere ez da larbarik detektatu, 2013 eta 2014 urteetan ale helduen presentzia baieztatu zen arren.

Erlazionatutako estekak

Itzuli

Antzeko proiektuak