Proiektuak

Zarauzko Udalaren jabetzakoa Zingira lursaileko artelatz-basoaren naturalizazio eta birsorkuntzarako Ekintza Plana

Zarauzko Udala
Zingira

Lursaileko landaretza-unitateak.

Zarauzko Udalak gutxi gora-behera 5 ha-ko lursaila eskuratu zuen. Honetan, Pinus radiata espezieko pinudia zen nagusi, artelatz-hariztiaren flora-segizioaren osagaiekin; azpimarratzekoak artelatzaren zenbait ale handi.

Tokiko administrazioak, Ekolur kontratatu zuen, epe labur eta ertainean egin beharreko esku-hartzeak zein hauen balioespen ekonomikoa jasoko zituen Ekintza Plana idazteko, artelatz-hariztiaren formazio naturalerantz bilakaera sustatu eta lursail honen naturalizazioa bultzatzeko helburuarekin.

Itzuli

Antzeko proiektuak