Proiektuak

Astigarragako A.I.U.9 "Ergobia ibilbidea" espamuko Urumea Berri ibai-parkearen proiektuko paisaian txertatzeko azterlana

Britac Proyectos SL

Egindako lanak, ibaia-parkearen proiektuak eragindako azalera multzoaren leheneratze proposamenak aurkeztu zituen, eta baita ingurumen-tratamendua eta ibilguaren, lur-mugimenduen ondoriozko ezponden, aldi baterako sarbideen eta obren instalazio laguntzaileek hartutako eremuen egokitze paisajistikoa ere.

Leheneratzearen helburu nagusia ibilgua eta bere ertzak osatzen duten ekosistemaren (faunarentzat babesleku eta elikagaia, ibai-korridorea, itzala eta materia organikoaren iturria, etb.) funtzionaltasuna ahal den neurrian berreskuratzea izan zen.

Ingenieritza Naturalistikoko teknikak aukeratzea lehenetsi zen, baldintza hidraulikoen, ezponden malden, sustratu motaren eta inguruetako landaretzaren arabera. Gainera, esparruan dauden espezie exotiko edota inbaditzaileen tratamendurako proposamena egin zen.

Itzuli

Antzeko proiektuak