Proiektuak

Urolaren itsasadarra babesteko eta mantentzeko Plan Berezia

Zumaiako Udala

Plan Berezi honek, Urola itsasadarra Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu eta Natura 2000 Sarearen parte izatera pasa denez, Zumaia, Getaria eta Zestoako udalerrietako planeamendu urbanistikoan babestutako eremuaren kontserbazio helburuak barneratu ditu.

Plan honek 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa dena, ezartzen dituen dokumentu guztiak biltzen ditu: Memoria (Justifikatiboa, Diagnostikoa, Helburuak eta antolakuntzaren oinarriak, Ekintza Plana, Partehartze Pana), Egikaritzea antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideak, Hirigintzako araudiak, Dokumentu ekonomikoa, Informazio-planoak, Antolamendu xehatuaren planoak.

Ekintza planak baliabide naturalen eta interes naturalistikoa, paisajistikoa edo kulturala duten elementuen babesa, hobekuntza edo dibulgaziorako 67 ekintza ezartzen ditu.

Itzuli

Antzeko proiektuak