Proiektuak

RECANG: aingira berreskuratzen. Europar arroetan kudeaketa planak indarrean jartzeko tresna zientifiko-teknikoen garapena.

AZTI, SA

Aingiraren kudeaketa planak indarrean jartzera zuzendutako tresnak garatu eta aplikatzeko helburua du proiektu honek, 5 atal hauek jarraituz:

- Oriako estuarioan angularen biomasa estimatzea, jasaten dituen eragin antropogenikoak zehaztea eta arrantza modu jasangarrian kudeatzeko proposamena egitea.
- Aingira zilartuen ihesa kalkulatzea ahalbidetzen duen modelo bat aurkitzea, Espainiako iparraldeko arroetarako.
- Zentral hidroelektrikoek Oria arroan eragindako aingiraren heriotza-tasa balioestea eta honen eragina murrizteko neurri zuzentzaileak proposatzea.
- Oria arroan birpopulaketa saiakuntza ezberdinak egin eta alderatzea, lortutako informazioarekin epe luzerako birsartzapen programa egokia diseinatu ahal izateko.
- Oria arroko azalera hezea kalkulatzea.

Itzuli

Antzeko proiektuak