Proiektuak

Gipuzkoako Ibaien Kalitatearen urteroko azterlanetan jasotako Odonatoen larben identifikazioa

Eusko Jaurlaritza

Odonatoak, sorginorratz eta burduntziak alegia, ingurune urtarrari lotutako intsektuak dira beren larbak uretan garatzen baitira, eta eskakizun ekologikoan aldakortasun nahikoa erakusten dutenez organismo bio-erakusletzat hartzen dira. Bestalde, eskakizun ekologiko hauen ondorioz zenbait espezieren kontserbazio egoera ez da egokiena eta hau dela eta espezie mehatxatuen katalogo eta zerrendetan presentzia handiena duen ornogabeen taldea osatzen dute.

EKOLUR Ingurumen Alholkularitzak azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailerako urtero egiten duen Gipuzkoako Ibaien Kalitatearen jarraipenean aztertutako parametroen artean makro-ornogabe bentonikoak daude, odonatoen larbak talde honen barnean aurkitzen direlarik.

Azterlan honek, beraz, makro-ornogabe laginetatik odonatoak erauzi eta espezie mailaraino identifikatzea du xede, talde honen banaketa, ugaritasuna eta kontserbazio egoerari buruzko informazio hutsunea murriztuz.

 

Itzuli

Antzeko proiektuak