Proiektuak

EAEko Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenerako laguntza eta aholkularitza

Eusko Jaurlaritza
ZEC_Araxes

Río Araxes

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Lan honen helburua Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko prozesuan ingurumen aholkularitza eskaintzea izan da.

Lan honek hurrengo atalak barneratu ditu:

- Eremu hauen kontserbazio eta kudeaketaren dokumentu teknikoak egitea.
- KBEaren izendapena egiteko beharrezkoak diren parte-hartze prozesuen plangintza eta gauzatzea.
- KBEaren izendapenaren tramitazio-prozeduraren fase guztietan beharrezko asistentzia teknikoa eskaintzea.
- KBE eta Parke Natural figurak bat egiten duten natur-guneetan dokumentu bateratuen elaborazioa.

Ingurumen aholkularitza honako eremu hauetarako eskaini da:

Atlantikoko eskualde biogeografikoko 6 estuario-eremu eta 9 ibai, eta mediterraneoko eskualde biogeografikoko 5 ibai eta 2 hezegune (2009-2014): Arakil, Araxes, Artibai, Barrundia, Ega- Berrón, Lea, Leitzaran, Urumea eta Goi-Oria ibaiak ; Barbadun, Astondoko dunak, Urola, Iñurritza Oria eta Txingudiko estuario-eremuak; Ebro, Zadorra, Omecillo – Tumecillo, Baia eta Ihuda ibaiak; Salburuako hezeguneak eta Zadorra sistemako urtegiak.

4 BGL menditar eta HBBE 1, baita Parke Natural diren natur-guneetako Baliabide Naturalen Antolamendu eta Kudeaketa Planak (2013-2016): Valderejo, Sobrón, Árcena Mendilerroa, Gorbeia, Urkiola.

Itzuli

Antzeko proiektuak