Proiektuak

LIFE IREKIBAI. Ezagutza hobetzera zuzendutako ekintzak (proiektuak)

Gipuzkoako Foru Aldundia
antena_eus

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

LIFE IREKIBAI proiektuak 26 ekintza proposatzen ditu guztira, Leitzaran eta Bidasoa ibaien zatikatze-maila murrizteko helburuarekin. Ekintza horien artean, nabarmentzekoak dira ibaiaren funtzionamendu naturala eta ibai-espezieen zirkulazio askea eragozten duten oztopoen inpaktua ezabatzeko edo murrizteko egiten diren leheneratze-ekintzak. Proiektuaren ataletako bat ezagutzaren hobetzekuntzara dago bideratua, eta Ekolur SLLk atal honetako hainbat ekintza garatu ditu. Hona hemen ekintza horiek:

  1. D3 Ekintza – Leitzaran ibaiko (Oriaren arroa) hobekuntza eta leheneratze ekintzei loturiko habitaten jarraipena.

Leitzaran ibaiko ibai-habitaten jarraipena egiten da 2016-2020 aldian, LIFE-IREKIBAI proiektuko honako ekintza hauen eraginpean dauden zatietan: Inturia eta Oioki presak eraistea eta ibilgua leheneratzea, Leitzaran ibaiaren zati batean zurezko egiturak sartuz.

  1. D9 Ekintza – Izokin populazioaren jarraipena eta Oria-Leitzaran korridorearen iragazkortasun-azterketa (Oriaren arroa).

Oria ibaiko izokin-populazioari eragiten dion Oria-Leitzaran korridorearen iragazkortasun-azterketa egin da ondoz ondoko 3 urtetan (2016-2018 aldian), bertako oztopoen iragazkortasun-maila ere aztertu delarik. Azterlana telemetria-tekniken aplikazioan oinarritzen da: izokin helduen irrati bidezko jarraipena eta detekzio pasiboko ekipoen instalakuntza presetako arrainentzako pasabideetan (eskalak).

  1. D10 Ekintza – Arrainak igarotzeko gailuen eraginkortasunari buruzko azterlana (Oriarren arroa).

Leitzaran ibaiko arrainentzako 5 pasabideren eraginkortasuna aztertu da 2016-2019 aldian, telemetria-teknikak aplikatuz: izokin helduen eta amuarrainen irrati bidezko jarraipena eta detekzio pasiboko ekipoen instalakutza aztertu diren arrainentzako pasabide edo gaiuetan. Bere diseinu esperimentala dela eta hauen artean nabarmendu beharrekoa da Olaberriko zentraleko arrain esklusa.

Txostenak beheko loturan eskuragarri daude.

Itzuli

Antzeko proiektuak