Proiektuak

Etzegaraten N-1ak eragindako korridore ekologikoaren konektagarritasuna leheneratzeko proiektua

Gipuzkoako Foru Aldundia
Etzegarate planta

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Endararekin lankidetzan, "Etzegaraten N-1ak eragindako korridore ekologikoaren konektagarritasuna leheneratzeko proiektua" idatzi da, Etzegarateko gainaren inguruan N-1aren ezponda eta sasi-tunelean egokitzapen ekologiko eta pisajistikoaren bitartez, Aizkorri-Aratz - Aralar lurraldez gaindiko korredore ekologikoa berreskuratzeko.

590m-tara dagoen berma 5m-tan zabaltzen da, honen gainean zuhaixka eta zuhaitz eiteko landaredia mantentzeko moduko lodieran landare-lurra jarriz. Landaredia, animaliak igaro ahal izateko erdiko pasillo bat utziz ipiniko da. Berma honek ezponda sasi-tunelarekin lotzen du betelan baten bitartez. Sasi-tunelaren gainean ere landaredi autoktonozko masa itxi batek babestutako pasilloa eratuko da.

Gainera, ezponda paisaiaren aldetik integratzeko, landare belarkar eta zurezkoekin hidroereitea aurreikusten da eta baita zokalo edo behealde bat ezatzea ere, zuhaixkak landatze aldera.

Birlandaketan proposatutako landare guztiak espezie autoktonotakoak izango dira.

Itzuli

Antzeko proiektuak