Proiektuak

Deba, Urola, Oria, Urumea eta Oiartzungo arroetako erdiko ur-ibilguko eta ibaiadar nagusietako oztopoen inbentarioa. 2002-2009

Gipuzkoako Foru Aldundia
Presa

Presa

Ibai-ekosistema baten egoera orokorra baloratzeko garaian, uraren kalitateaz gain, ibai-habitataren narriadura, ur-emariaren galera edota oztopoen presentzia bezalako aspektuak ere kontuan hartu behar dira. Gipuzkoako Lurralde Historikoak gizakiaren eragin handia jasaten du, ibaien inguruan garrantzizko hirigune eta industriguneak kokatuak daudelarik; ondorioz, Gipuzkoako ibai sareak jasaten dituen erasoak ugariak dira oso. Erasoen eragina murriztu eta ahal den kasuetan egoera optimoa berreskuratzeko asmoz lanean ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Honen harira, erakundeak ahalegin handiak egin ditu Gipuzkoako ur-ibilguei eragiten dieten aspektu ezberdinak hobetzeko asmoz.

Uraren kalitatearen kontrola burutzeaz gain, non hondakin-uren saneamendu politikan eta emaitzen jarraipenean inbertsio handia egin den, duela 20 urtetik hona bestelako aspektu osagarriak ikertze dira, besteak beste arrainen mugimenduaren jarraitasunaren hobetzea, emariaren mantenua, ibarretako landare-estalduraren leheneratze eta mantentzea, etab.; ibai-ekosistemen egoera orokorra definitzeko ezinbesteko alderdiak. Proiektu hauen barnean kokatzen da “Deba, Urola, Oria, Urumea eta Oiartzungo arroetako erdiko ur-ibilguko eta ibaiadar nagusietako oztopoen inbentarioa”.

Itzuli

Antzeko proiektuak