Proiektuak

Gipuzkoako Ibaietako Uraren Kalitateari buruzko Azterketa

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mapa

Kalitate Mapa

Azterketa hau urtero egiten da eta hainbat alderdi jorratzen ditu: kalitate fisiko-kimikoaren inguruko analisia (1985. urtean hasia), kalitate biologikoa ornogabeez baliatuz (1987. urtean hasia), arrain-fauna (1989. urtetik aurrera), egoera trofikoa pigmentuen bitartez (1996an hasia), komunitate fitoplanktonikoak (2002. urtean hasia) eta diatomeoen azterketa (2004az geroztik).

Azterketa hau egiterakoan, 2000ko urriaren 23an onetsitako Uraren Esparru Zuzentaraua berriaren (2000/60/CE) zehaztapenak bete dira. Zuzentarau horrek ingurumen alorreko helburu gisa ezarri du Europan dauden ur-masa guztiek 2015. urtea amaitu baino lehen “Egoera Ona” erdietsi beharra dutela. Ur Masen Egoera, hain zuzen ere, “Egoera Ekologikoaren” eta “Egoera Kimikoaren” baliorik okerrentzat jotzen da. Egoera Ekologikoa, berriz, “lurrazaleko urei atxikitako ekosistema urtarren funtzionamenduaren eta egituraren kalitatearen adierazletzat” hartzen da. Egoera Ekologikoa zehazteko, DMAk hainbat adierazle proposatzen ditu, eta horiek honela sailka ditzakegu:

•    Adierazle Biologikoak: planktona, uretako flora, ornogabeak eta arrainak.

•    Adierazle Hidromorfologikoak: ur-emarien erregimena, lurpeko urekiko lotura, jarraitasuna eta ezaugarri morfologikoak

•    Adierazle Kimikoak: orokorrak eta kutsatzaile espezifikoak

Era horretan, lehentasun handiagoa ematen zaie maila biologikoko adierazleei eta, horrekin batera, jada ez da uraren kimika bakarrik erabiltzen.

Helburu horiek lortzeko, UEZk ezartzen du beharrezkoa dela arroetako plan hidrologikoak egitea, plan horiexek izango baitira Zuzentaraua aplikatzeko tresnak. Planek Uraren Esparru Zuzentarauaren helburu nagusia bete behar dute, hau da, sistema urtarrek egoera ona izan dezaten lortzea, batetik, eta, bestetik, eskariei behar bezala erantzutea, ura modu arrazional eta jasangarri batean kudeatuz eta, horrez gainera, lehorte eta uholdeen eraginak gutxitzen saiatuz.

Itzuli

Antzeko proiektuak