Proiektuak

EAEko Ibaien Egoera Kimikoaren Jarraipenerako Sarea

URA-Ur Agentzia
ega

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Uraren Esparru Zuzentarauak (UEZ) ezartzen duenez, Ur Agentziak EAEko ibaietako ur-masen egoera aztertzeko jarraipen programak dauzka.

Ur-masa baten egoera, egoera ekologikoak eta egoera kimikoak zehazten dute. UEZak 'azaleko uren egoera kimiko ona' bezala hartzen du, kutsatzaileen kontzentrazioak ingurumen kalitateko arauak gainditzen ez dituen azaleko ur-masak heltzen duen egoera kimikoa. Ingurumen kalitateko arau horiek, ingurmen helburuak ezartzen dituzten dagozkion europar aurauek zehazten dituzte.

UEZaren betebeharrekin bat, EAEko Ibaien Egoera Kimikoaren Jarraipenerako Sareak honako helburu hauek ditu:

  • EAEko ibaien ur-masen egoera kimiko eta fisikokimikoen jarraipena egitea
  • EAEko ibaien egoera kimikoa eta fisikokimikoa eta bilakaera ezagutzea, planeamendu hidrologikoaren garapen egokian lagundu ahal izateko
  • Dagokion plan hidrologikoetan ezarritako neurri-programen eraginkortasuna egiaztatzea
  • Ikerketa zein dibulgaziorako baliagarri izan daitekeen dokumentazioa sortzea

Proiektu honen barnean EAEko sare hidrografiko osoan sakabanatutako kontrol-puntuen sare zabal batean ur, biota eta sedimentuen laginketan datzan landa-lana egiten da. Ondoren, laborategian, UEZaren betebeharrak asetzearren definituriko proba-andana handia aztertzen da. Azkenik, bulegoko lana dator, non EAEko ibaien ur-masen egoera fisikokimikoa (egoera ekologikoa zehazteko beharrezkoa dena) eta egoera kimikoa zehazten diren.

Itzuli

Antzeko proiektuak