Proiektuak

Urumea ibaiko arrain populazioen goranzko eta beheranzko mugimenduen azterlana

HAZI

BIDUR proiektua: Bidasoa eta Urumea ibaiak kudeatzeko mugaz haraindiko lankidetza (POCTEFA INTERREG IV A 2007-2013)

Ikerketa honek bi helburu nagusi ditu:

- Presa txikiek Urumea (Gipuzkoa) arroko izokin eta amuarrain arrunta espezieen iragazkortasuna eta goranzko migrazioan duten eragina aztertu nahi da, ugalketa eta preugalketa garaian, telemetria tekniken aplikazioaren bitartez (radiotracking eta detekzio pasiboa/PIT markak).
- Izokin gazteen itsasoranzko migrazioaren jarraipena teknologia berria erabiliz. Teknologia hau screwtrap edo harrapagailu mugikor bat jartzean datza, arrainek beheranzko mugimenduan topatzen duten azkeneko oztopoan instalatzen dena.

Lortutako emaitzetan oinarrituta, Urumea arroko iragazkortasunaren balorazioa eta honen hobekuntzarako ekintzak proposatzen dira.

Itzuli

Antzeko proiektuak