Proiektuak

Arrain hiruarantzaren (Gasterosteus aculeatus) Gipuzkoako Lurralde Historikoko populazioaren jarraipena

Gipuzkoako Foru Aldundia
Espinoso

Gasterosteus aculeatus

  • Muestreo

    Muestreo activo

  • Trampa

    Tipo de trampa para zonas lóticas

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Arrain hiruarantzak, mundu mailan banaketa zabala duen arren, galzorian egon da maiz maila lokalean. Iberiar Penintsulan oso banaketa zatitua du, oso lokalizatua eta murritza, eta asaldadura handia jasan duten eta zaurgarriak diren eremuetan bizi da (hezeguneak eta kostaldeko ibai-tarteak). EAE-an dauden datuen arabera soilik Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurraldeetan aurkitzen da espezie hau: Bizkaian 5 eremuetan aurkitzen da eta Gipuzkoan Bidasoako behe-arroan, Jaizubian hain zuzen.

Arrain hiruarantza Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan “kaltebera” moduan dago katalogatua eta Bizkaiko Lurralde Historikoan Kudeaketa Plana dauka, ez ordea Gipuzkoan.

2009 urtean, espezieak Gipuzkoan zuen egoera ezagutzeko lanak egin eta Kudeaketa Planaren zirriborroa egin ondoren, EKOLUR enpresak espeziearen jarraipen planak berrabiatu zituen 2014 urtean, Lurralde Historiko honetan duen egungo banaketa ezagutu, existitzen diren nukleoak karakterizatu, kontserbazio egoera ebaluatu eta kudeaketa neurri egokiak proposatzeko asmoz.

Itzuli

Antzeko proiektuak