Proiektuak

Gipuzkoako arrainen azterketa. 1999-2015

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren BERRIKUNTZA, LANDA-GARAPEN ETA TURISMOKO DEPARTAMENTUAK 1994 urtetik hona Gipuzkoako Lurralde Historikoko ibaietan fauna piszikolaren egoerari buruzko jarraipena burutzen du.

Ikerketaren helburuak honakoak dira:

• Komunitate piszikolen egoeraren ezagutza Gipuzkoako Lurralde Historikoko ibilgu ezberdinetako laginketa sarearen bitartez.
• Espezie piszikola ezberdinen populazioen egoeraren analisia, Salmonidoei arreta berezia eskainiz (Izokin eta amuarraina)
• Populazioaren egoera azaltzen duten parametroen (egitura eta dinamika) joeraren estimazioa, urte ezberdinetako informazioa erabiliz.
• Kudeaketa eta egungo egoeraren hobekuntzarako neurrien proposamena.

Fauna piszikolaren egoera ibaien kontserbazio egoerarekin dago lotua. Honela, ongi kontserbatutako ibaietan jatorrizko komunitate piszikolak mantendu dira, eraldatutako ibaietan zenbait espezie edo guztiak desagertu direlarik. Esaterako, Bidasoa ibaiak migratzaile handien populazioak mantendu ditu (kolaka, itsas amuarraina, izokina eta aingira); Deba arroko zenbait tarteetan, aldiz, arrain guztiak desagertu dira.

Ibaien kalitateari eta, hortaz, populazio piszikolari eragiten dieten faktore nagusiak honakoak dira:

• Uraren kutsadura: hiriko eta industrialdeetako isurketek uraren kalitatearen galera eragiten dute.
• Ibar-basoen narriadura: ur-bazterrak industria eta hiri-eremuekin okupatzearen eraginez, baita uholdeak ekiditeko obrak burutzearen eraginez ere.
• Emariaren ebasketa: ura hornikuntzan, ureztatze nahiz zentral hidroelektrikoetan erabiltzeko. Zentral hidroelektrikoak dira ur gehien eskatzen dutenak eta ondorioz arazo gehien erakusten dutenak, behar duen ur-emari altuagatik eta eratorritako tarte luzeengatik.
• Oztopoak: presek arrainen mugimendua oztopatzen dute, eta honek arrain-populazioen garapen normalean eragin negatiboa du.

Orokorrean, esan daiteke mendebaldeko arroek (Oria, Urola, Deba) ekialdeko arroek (Bidasoa, Oiartzun, Urumea) baino eraldaketa gradu altuagoa jasan dutela. Deba arroa da ur-kalitate txarrena duena, bai kimikoki baita biologikoki ere (nahiz eta saneamendu eta arazketa obrekin nabarmenki hobetzen ari den arren) , eta hau bat dator ibai-habitataren egoera txarrarekin. Aldiz, Urumea arroak ur-kalitate eta habitaten egoera hobea erakusten du orokorrean.

Itzuli

Antzeko proiektuak