Nortzuk gara

Lan-baltzu askea gara, bere eginkizun profesionalarekin eta bere jarduketen esparru eta helmenarekin engaiatuta dagoen talde tekniko sendoak eraturikoa.

 

Talde profesionala

Ingurugiroarekin loturiko hainbat alorretan esperientzia handia duten teknikari kalifikatuen lan-talde iraunkorra da, biologian, ingurugiro zientzietan eta kimikan lizentziadunek, basogintzako eta nekazaritzako ingeniariek, ingurumen teknikariek eta GIS teknikariek eraturikoa.

Halaber, hainbat kolaboratzaile adituren laguntza dugu eta enpresa, unibertsitate eta ikerketa zentroekin itunak sortzen ditugu, proiektuen aniztasun eta kalitate handiagoa eskaintze aldera.

Ikerketa eta berrikuntza

Gaiari buruz dugun eskarmentu handiari eta ezagutza zabalari esker, ikerketa eta berrikuntza tekniko zein zientifikoko proiektuetan lan egiten eta laguntzen dugu esparru geografiko anitzetan, hala Europako eremuan nola tokikoan.

Baliabide teknikoak

Gure lanak burutzeko baliabide teknikorik aurreratuenak ditugu eskura, besteak beste: Informazio Geografikoko Sistemak (ArcGis) eta mapak eta planoak diseinatzeko laguntza-programak (AutoCAD), Soinu azterketak (SoundPlan), Global Positioning System (GPS), sonometroa, PC tabletak, laginketarako tresnak, lagin biologikoak aztertzeko laborategia, fauna jarraitzeko tresnak (Radiotracking)…

Gure konpromisoak

Koherentzia, etika eta uste sendoa dela eta, gure konpromisoak:

  • Lankide taldearekin, enpresak duen balio garrantzitsuena baita; lankideen partaidetza eta motibazioa sustatzen ditugu norberaren lana eta egoera pertsonalaren arteko oreka lortzea helburu duen lan-inguru batean, ordutegien malgutasuna, lanaldien murrizketa eta telelanaren bitartez.
  • Ingurugiroarekin, ez bakarrik gure lanaren bidez, baizik eta gure jarduerak berak ingurumenean sorraraz ditzakeen eraginen murrizketaren eta prebentzioaren bitartez. (ISO 14001 ziurtapena).
  • Gure lanaren kalitatearekin eta etika ekonomikoko irizpideekin.

Lantaldea

Itzuli