Albisteak

Life Urban Klima 2050rekin Urduñan

 

Hamazazpi udalek Udalsarea 2030eko proiektu berritzaileentzako laguntzak jasoko dituzte. Udalsarea 2030-Jasangarritasunerako udalerrien EAEko sareak bultzatutako ekimenak KLIMA 2050 Klima-aldaketaren aurkako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategiaren udal mailako hedapenari (LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren bidez) begiratu dio toki-eremuan berrikuntza bultzatzea xede duen programa honetarako oinarriak ezarri eta diseinatzeko orduan. Urduñako Udalak 22.988 euro jasoko ditu Urduñako lurzoruen inbentarioa egiteko, lurzoruen inguruko ezagutza sortzeko eta lurzoru osasuntsuak eta modu jasangarrian erabiltzeko. EKOLURrek proiektu horretan hartuko du parte, Urduñako udalarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, Urduñako lurzoruen mota agrologikoen mapa egiten.

 

Itzuli


kaptxa

Bai, ezagutzen eta onartzen dut pribazitate politika.