Albisteak

Gipuzkoako ibaietan arrain espezieen irisgarritasuna hobetzeko Plana

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ibaien konektibitatea hobetzeko Plan Zuzendaria aurkeztu berri du. EKOLURrek Plan honen idazketan parte hartu du.

Plan honen helburua da definitzea zein jarduera burutuko ditugun hurrengo urteetan ibaien luzerako konektibitatea hobetzeko, oztopoak iragazkortuz edota ezabatuz, eta jarduera horiek lehenestea dakarten onura ekologikoaren arabera. Azken batean, plan honek klima aldaketak sortzen dituen kontrako eraginak orekatu nahi ditu, zehazki arrain espezieak gure ibaietan burutzen duten migrazioari sortzen dizkionak; izan ere, klima aldaketaren ondorio nagusietako bat uren emaria murriztea baita.

 

Itzuli


kaptxa

Bai, ezagutzen eta onartzen dut pribazitate politika.