Nortzuk Gara

Tomas Aranburu Calafel

Nekazaritza-Ingenieritza Teknikoan Diplomatua, Lurralde azterketa eta antolamenduan aditua

Nekazaritza-Ingenieritza Teknikoan Diplomatua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 1983) eta Lurralde-Antolaketan eta Azterlanetan Aditua (Deustuko Unibertsitatea, 2000).

1984az geroztik gehienbat ingurumenarekin erlazionatutako lanak egin ditut. Edafologia, landa (nekazal)-garapena, baso erabilerak, ingurumen eragina, kartografia tematikoa. Besteak beste, Gipuzkoako Mota Agrologikoen Mapak (1989), Nafarroako lurzoru Hiritarrezinaren Sailkapen eta Kartografia (1992) edo Nafarroako Basogintza Plana (1995) bezalako lanen idazketa taldean parte hartu nuen.

2001. urtean EKOLURren proiektuan sartu nintzen. Hemendik aurrera nire lanak ingurumen ebaluaketa estrategikora eta lurralde antolamendura zuzenduak izan dira: Arabako Hiri Hondakinen Plana (2004), Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana (2006-2013), Debabarrena eta Debagoiena eskualdeetan garraio publikoa hobetzeko aurreproiektua (2010), Urolako Itsasadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Berezia (2012-2014), Hiri Antolamendurako Plan Orokorren Ingurumen JAsangarritasunerako Txostenak (2003-2015: Eibar, Irun, Donostia, Orio, Lazkao, Mendaro, Hernani, Azkoitia, Ormaiztegi, Abaltzisketa, Hernialde, Arrasate...).

Aurrekoetaz gain, lurrazaleko uren kalitatea, biodibertsitatea edo naturagune babestuen kudeaketarekin erlazionatutako lanetan parte hartzeko aukera ere izan dut. Besteak beste lantalde hauen parte izan naiz: EAEko lurrazaleko ur-masen karakterizazioa (2001), Deba ibaiaren arroko oztopoen Inbentarioa (2002), Ibaietako Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenak (2010-2012), Gorbeia eta Valderejo-Arcena mendizerrako menidko Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenak (2013-2015).

Euskaraz edo gazteleraz hitz egin diezadakezu.

Itzuli