Nortzuk Gara

Olatz Mendiguren Navascués

Kimika eta Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua, Lurralde analisi eta ingurumen eraginaren ebaluazioan aditua

Lurralde analisi eta ingurumen eraginaren ebaluazioan aditua.

Kimika eta Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua, lehena Euskal Herriko Unibertsitatean eta bigarrena Alcalá de Henares-eko Unibertsitatean.

Ingurumenaren sektorean 14 urte baino gehiagoko esperientziarekin, 2004an Ekolurren lanean hasi nintzen, non, gaur egun, bazkide ere banaizen. Hainbat lanen garapen eta egikaritzan arduradun izan naiz urte hauetan zehar, baita hainbat arlotako proiektu eta irizpen teknikoetan ere. Hala ere azpimarratuko nuke, hainbat aktibitateetan egindako plan eta proiektuetako ingurumen ebaluazioan, pilatutako esperientzi ugaria.

Beste arlo batzuetako lanetan, Europar Batasunak (FEDER) finantzatutako Euskal Eurohiriko REDVERT Sare Berde eta Urdina proiektuaren barnean garatutako honako lan hauetan nire arduradun paperan nabarmendu dezaket: “Euskal Eurohiriko Korridore Ekologikoen Sarearen kartografia eta sektore gakoen identifikazioa” (2012-2014) eta “Euskal Eurohiriko Saren Berde eta Urdinaren Estrategia Plana eta Ekintza Plana” (2014-2015).

Honetaz gain, gaur egun, proiektu hauekin erlazionatutako lanetan nabil: EAE-ko planifikazio hidrologikoaren bigarren zikloko dokumentazioaren egikaritzan eta Euskal Autonomi Erkidegoko ibaien egoera kimikoa zehazteko segimendu lanetan.

Itzuli