Nortzuk Gara

Ángela Oscoz Prim

Farmazian Lizentziatua, Ingurumen Inpaktuen Ebaluazio eta Zuzendaritzan aditua

1989an Farmazian lizentziatu nintzen ekologiako espezialitatean, Nafarroako Unibertsitatean. Urte bat Londresen igaro ondotik ingurugiroko nire ezagutza zabaltzea erabaki nuen, Ingurumen Inpaktuen Ebaluazio eta Zuzenketak Masterra eginez, enpresa eta unibertsitate fundazio, Madrileko Politeknika eta Konpluntense Unibertsitateak eta CIEMAT-ek antolaturikoa. Nire ibilbide profesionala Iruñako ingurugiro aholkularitza batean hasi nuen 1992an. Bi urte bertan egon ondoren, Donostira lekuladatu nintzen eta 2011. urtetik aurrera Ekolur ingurugiro aholkularitzan lanean dihardut, gaur egun, ingurugiro azterketako area koordinatuz.

Urte guzti hauetan, ingurumen eraginei buruzko azterketen idazketan eta integrazio paisajistiko eta leheneratze proiektu askotan parte hartu dut, hauek jardun ezberdin askotarikoak izanik (errepideak, trenbideak, harrobiak, hiritartze proiektuak, portuak, ibai bideratzeak, etab.) baita plan eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoan oinarritutako dokumentuen egikaritzan ere. Honetaz gain, hainbat obren ikuskatze eta ingurumen asistentzia teknikoan egin dut lan. Orain gutxi egindako lan esanguratsuenen artean aipa daitezke: Baztan-Bidasoa ibaiaren leheneratze plana Nafarroako Gobernuak eskaturikoa, Gipuzkoako ibai-ekosistemen, itsasdarren eta hezeguneen leheneratze plana Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindakoa eta hainbat udaletarako, hala nola, Irun, Mendaro edo Albiztur, hiri-antolakuntzarako plan orokorreko ingurumen dokumentuak.

Bestalde, nire lan aktibitatea etengabe garatzen joateaz gain, nire prestakuntza zabaltzen joan naiz hainbat arlotan: bioingenieritza tekniken aplikazioan, ibai habitaten birgaikuntan, paisaiagintzan, informazio kartografikoen sistemetan (ArcGis), etab.

Itzuli