Nortzuk Gara

Manu Rubio Etxarte

Biologian Lizentziatua. Ibai ekosistemetan aditua

Biologia-zientzietan lizentziatua eta ibai-ekosistemetan aditua.

18 urteko esperientzia profesionala. 2001 urtean EKOLURreko taldearen parte eta 2009an bertako bazkide izatera pasa nintzen.

Gaur egun, hainbat ikerketen arduraduna naiz, nabarmenduz Euskal Autonomia Erkidegoan zebra-muskuiluaren larben jarraipenerako sarea, Gipuzkoako ibaien azterketa kimikoa eta Nafarroako ibai-sarearen Kalitate Biologikoaren Kontrol-Sarea, bertan, makro-ornogabeen bilketa, analisia eta identifikazio lanak egiten ditudalarik.

Denbora honetan azterlan ugaritan hartu dut parte, batzuetan arduradun gisa eta bestetan teknikari gisa nire esperientziaren ekarpena eginez, hurrengo proiektuak nabarmendu daitezkeelarik: Nafarroako hezegune ezberdinen Egoera Ekologikoa, Amuarrain eta aingira europearraren populazioen egoera Gipuzkoan, Natura 2000 Sareko naturgune babestuen Kudeaketa Planak, Mehatxatutako faunaren Kudeaketa Planak, Izokin arruntaren Birpopulatze eta jarraiapen Plana Gipuzkoan, Nafarroako ibaietan emari ekologikoen neurrien kalkulua, Arrain-faunaren igarobideen eraginkortasunaren jarraipena Gipuzkoan, Bidasoa ibaiaren Berreskurapen Plana Interreg IV Sud´eau Europako Ibai Lurraldeen Proiektuaren barruan, Ibai-iragazkortasunarekin zerikusia duten azterlanak, etab.

Itzuli