Nortzuk Gara

Maite Ibarrola Torres

Kimika eta Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua

Ingurumen aholkularitzan 12 urteko eskarmentuarekin, Ekolurreko taldean nago 2017tik. Urte hauetan zehar proiektuen ingurumen eraginen azterlan ugari egin ditut (urbanizazioak, harrobiak, ur-bideraketak, saneamendu-sareak, etab.), planen ebaluaketa estrategikoak, lurzoruen kalitatearen azterketak miaketa-ikerketa irismenarekin, eta baita hondakinen kudeaketa azterlanak ere.

Lan berrienen artean, Ur-Agentziarentzat “Urumea ibaiaren uholdeen aurkako proiektua Akarregi-Ergobia tartean” et “Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua. 2 Fasea” proiektuen ingurumen eraginen azterketak idatzi ditut eta Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat “Oztopoak iragazkortzeko Gipuzkoako Plan Gidaria” lanean ere parte hartu dut. Egun, Uliako Plan Bereziaren Ebaluaketa Estrategikorako dokumentuen idazketan eta “Euskal Autonomi Erkidegoko plan hidrologikoaren jarraipen-txostenak eta plangintza hidrologikoaren hirugarren zikloko dokumentuak (lehen fasea)” prestatzeko laguntza teknikoan ari naiz.

Itzuli