Nortzuk Gara

Leire Paz Leiza

Biologian Lizentziatua, Kontserbazioan aditua

Biologian Lizentziatua (UPV/EHU, 2004). Masterra Kontserbazioan (University College London, 2009).

Biodibertsitatean aditua, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, Frantzian eta Alemanian basa fauna espezie ezberdinen banaketa, ekologia, jarraipena eta kudeaketa azterlanak burutu ditu. Gainera, 2013an Ekolurrera iritsi zenetik, ingurune fisikoaren diagnostiko eta inbentarioak eta Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait udalerrietarako planen eta programen ingurumen ebaluaketa estrategikoak ere egin ditu. Aipagarria da bere lana alor hauetan: Batasunaren intereseko habitaten kartografia eta kontserbazio egoeraren ebaluaketa, Odonatoen larben identifikazioa eta Gipuzkoako arrain hiruarantzaren mehatxatutako populazioaren jarraipena.

Gaitasunak: euskara, frantzesa, ingelera, taxonomia, GIS, radiotracking, fototranpeoa, bioestatistika, genetika molekularra.

Itzuli