Nortzuk Gara

Inmaculada Arteaga Otaola

Biologian Lizentziatua

Inma naiz, Bizkaian dut jaiolekua eta bizilekua. 1981an Biologian lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean Nire ibilbide profesionala Hezkuntza eta Zientziako Ministerioko beka batekin hasi nuen Leioan eta ondoren Derioko Nekazal Ikerketa eta Hobekuntza Zerbitzuan ibili nintzen, arrantza-ekologiaren arloko azterlanetan Eusko Jaurlaritzako bekario moduan, Freswhater Biological Association-ekin (Dorset, Ingalaterra) lankidetzan.

Harrezkero eta 29 urtez, hainbat jardueren (urtegiak, harrobiak, errepideak, parke eolikoak, etab.) ingurumenaren gaineko ebaluaketak egin ditut, lurraldearen plangintza eta antolakuntzarako dokumentuen idazketan (Lurraldearen Arloko Planak, Plan Bereziak) eta lehengoratze proiektuetan (errepideak, zabortegiak, harrobiak) parte hartu dut eta obra publikoen exekuzioan ingurumen-zaintzarako laguntza ere egin izan dut. Azken arlo honetan aipagarri dira: Berrizeko saihesbidea, Gernikako saihesbidea, Gurutzetako aldatokia, Supersur saihesbidearen “Traparango bidezubia” 3b zatia, San Mameserako sarbidea eta A-8a hiri-bidean eraldatzeko proiektuak.

EKOLURrekin profesional liberal bezala lankidetza jarraituan 200tik aritu eta gero, 2009an lan-taldea osatzera sartu nintzen, ingurumenaren gaineko ebaluaketak, eremu andeatutako leheneratzeak, ingurumenaren gaineko ebaluaketa behar duten proiektuen ebazpen teknikoak eta naturagune babestuen kudeaketa planetarako goi-teknikari gisa. Egun, Urkiolako Batasunaren Intereseko Lekuaren (Bizkaia-Araba) kudeaketa planaren eta Ur-Agentziaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Planen idazketan parte hartzen dut.

Itzuli