Nortzuk Gara

Iker Azpiroz Colmenero

Biologian Lizentziatua

Biologia Zientzietan Lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea, 2000).

EKOLURen 2001 urtean hasi nintzen lanean, EAE eta Nafarroan ibai inguruneetako ikerketa ezberdinetan parte hartuaz: Gipuzkoako ibaien kalitate biologikoaren azterketa, Gipuzkoako ibai faunaren jarraipena, Nafarroako ibaien Kalitate Biologikoaren jarraipena, EAEko lurrazaleko ur-masen karakterizazioa, etab.

Aingira eta izokina espezieen jarraipen lanen arduradun bezela, populazio hauen ezagutzaren hobekuntzan, jarraipenerako metodologia berrien aplikazioan eta kudeaketa neurri eta jardunen ebaluaketarako lan esperimental ezberdinetan parte hartu dut, adibidez INDICANG (2004-2007) eta RECANG (2012) proiektuak edo EAEko Aingira europearraren kudeaketa plana (2008) aingiraren kasuan. Izokinaren kasuan BIDUR (2010-2011) proiektua aipagarri, erkidego arteko lan taldeetan jarduna eta “Iberiar Penintsulako Izokin Ibaien Atlasa; 2010” delakoaren idazlan eta edizioa. Amuarraina edo arrain hiruarantza bezelako espezieen jarraiepenean ere parte hartzen dut.

Telemetria tekniken bitartez (radiotracking-a eta detekzio pasiborako gailuak) arrain faunaren jarraipenean esperientzia luzea, Nafarroa eta Erkidegoan ibaietako iragazkortasunaren inguruko hainbat ikerketa burutu ditu 2003 urtetik hona, bai gorantzakoan (arrain pasabideen eraginkortasuna) nola beherantzakoan ere (turbinen hilkortasuna eta izokin gazteen jarraipena screwtrap bidez).

Azken urteetan ibaien leheneratzearen inguruko lanetan (oztopoen inbentarioak, presen eraisketen baitan ibai habitaten jarraipena eta Gipuzkoako ibaietako oztopoetarako jardunen plangintzaren idazlana), Uraren Esparru Zuzentaraua (EAEko ibaietako arrain faunaren indikatzaileen edo ebaluaketa sistemaren ezarpena) edo naturagune babestuen kudeaketa lanetan ( Ibaietako Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenak; Gorbeia mendizerrako mendiko Kontserbazio Bereziko Eremuen izendapenak) ere aritu naiz.

Itzuli