Nortzuk Gara

Carolina Boix Pérez

Baso-Ingenieri Teknikoa eta Ingururgiro Zientzietan Lizentziatua

Jatorri mediterraneokoa, Baso-Ingenieritza Teknikoa eta Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren eskutik, eta hainbat urtez basoberritze lanetan ibili ondoren, 2009an Euskal Herrira heldu nintzen Ekolurreko lan-taldea osatzera.

Geroztik eta ingurugiro teknikari gisa, obretako ingurugiro zuzendaritzan, ingurumen ikuskaritzan eta batez ere ibai ekosistemekin erlazionatutako leheneratze eta integrazio paisajistikoko aholkularitza lanak garatzen ibili naiz. Honetaz gain, ingurumen dokumentu ezberdinetako integrazio paisajistikoko eranskinen idazketan aritzen naiz.

Hainbat lanen dokumentu teknikoen idazketan ere lan egin dut, hala nola, Arabako Omecillo eta Tumecillo ibaietako Batasunaren Intereseko Lekuen (Natura 2000 Sarea) kudeaketa planetan, Nafarroako Gobernuak eskatutako Baztan-Bidasoa Ibaiaren Leheneratze Planean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaretzat egindako Gipuzkoako ibaia-ekosistema, itsasadar eta hezeguneen Leheneratze Planean.

Ur-Agentziarentzat egindako Uholdeen Arriskurako Kudeaketa Planen idazketetan parte hartzea izan da, Ekolurren burutu dudan beste lanetariko bat.

Itzuli