Nortzuk Gara

Alexandra Egunez Zalakain

Biologian Graduatua

Biologian Graduatua (Universidad de Navarra, 2015) y Masterra Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioan (UPV/EHU, 2016).

2016. urtean hasi zen nire ibilbide profesionala, Gipuzkoa Naturaldia natura ikertzeko eta dibulgatzeko beka eman zidatenean (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak). Beka honi esker, Aranzadi Zientzia Elkartean egon nitzen Ornitologia sailan ikertzaile modura eta bertan jarraitzeko aukera izan nuen hegazti espezie ezberdinen banaketa, ekologia, jarraipena eta kudeaketa lanetan parte hartuz.

2018. urtetik Ekolur Ingurumen Aholkularitzan lan egiten dut, ingurumen-ebaluzioaren arloko teknikari gisa. Nire lana, batez ere, plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzko ingurumen-agiriak (Hiri-Antolamendurako Plan Orokorren ingurumen-txostenak, Hiri Antolamendurako Plan Orokorren Aldaketak, Plan Bereziak eta Partzialak) prestatzera bideratu dago.
Era berean, Natura 2000 Sareko eremuei buruzko datu-baseak osatzeko lanetan eta dokumentu teknikoak idazten parte hartu dut, hala nola, Euskadiko Natura 2000 Sarerako Lehentasunezko Eragineko Markoa osatzerako orduan "Natura 2000 Sareko eta 2014-2017 aldiko lehentasunezko neurrien eta finantzaketa-premien, neurri osagarri eta ez-espezifikoen diagnostikoan laguntza teknikoa" eskainiz.

Itzuli